Eduki publikatzailea

Parque Natural de Izki como llegar

Non gaude?

Nola heldu autoz

Izkiko parke naturala Arabako Mendialdearen erdialdean dago, Arabako hego-ekialdean. Parkera heltzeko bide nagusia A-132 errepidea (Gasteiz-Lizarra) da. Errepide horretatik , parkearen iparraldeko eta ekialdeko herrietara irits daiteke: Birgarabarren, Birgaragoien, Apilaiz , Atauri, Antoñana, Bujanda eta Maeztu. Azken herri horretatik, Durruma Kanpezura doan A-4142 errepidea abiatzen da eta errepide horretatik barrena Korres herrira irits daiteke. Bertan dago parketxea.

Naturagunearen hegoaldera joan nahi baduzu, A-2124 errepidetik (Gasteiz-Logroño) joan behar da eta, Armentia Trebiñun, Bernedorantz abiatu behar da A-126 errepidetik, Markiz, Urarte, Arluzea, Urturi eta Kinta zeharkatuta.

Nola heldu garraiobide publikoz

Arabako Foru Aldundiak, Herri Lan eta Garraio Sailaren bidez, herri arteko garraio sare berria abian jarri du: ordutegi eta ibilbide berriak ditu, ibilgailu irisgarriak, BAT txartelarekin ordaintzeko aukera, eta ibilbide optimizatuak, bai Araban eta bai Gasteizen; helburua da pertsonen mugikortasuna hobetzea, garraio publiko bizkorrago, erosoago eta irisgarriagoa lortzeko.

Eskualdeko garraio zerbitzuak Arabako hiriburua era Birgara, Maeztu, Atauri eta Antoñana herriak lotzen ditu, Alavabus erabiliz edo 945 182 060 telefonora deituz.

Nola heldu bizikletaz

Vasco-Navarro trenbidearen bide berdeak Bergara eta Lizarra lotu eta Gasteiztik igarotzen zen antzinako tren horren ibilbidea eskaintzen digu. “El trenico” deituriko horretatik, ibilbide miragarria hartu dugu herentzian eta, Araban eta Nafarroan, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Lizarraldea zeharkatzen ditu.

Trenbidea bide egoki bilakatu da egun paisaia aldakor eta eder-ederrez gozatzeko ibilbide luze eta atsegina egin nahi duten oinezko eta txirrindularientzat. Ibilbide horrek Gasteiz eta Maeztu lotzen ditu 30,3 km eginda, edo Gasteiz eta Antoñana, 38,2 km eginez gero.

Vasco-Navarro trenbidearen ibilbide berdea.

Informazio gehiago

Ruta cercana

Gomendioak

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Harremana

Ikusi gehiago