Flora de trampales eu - izkiparkea
Eduki publikatzailea
Istingetako flora
Izkiko parke naturalean hezegune hidroturboso edo istinga ugari daude.
Habitat mota hori aurkitzeko eta kartografiatzen ahalegintzeko lehen saiakeran, ehun hezegune baino gehiago aurkitu ziren parke naturalaren barruan eta inguruko lursailetan. Esandako giroak Europar Batasunaren 97/62 Zuzentarauaren I. eranskinean ageri diren intereseko habitat ugaritan daude eta “Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan” jasota dauden landare batzuk-batzuk bizi dira haietan. 2003. urtetik hona, hainbta jarraipen lan egin dira eta, horiekin batera, kontserbazio aktiboko ekintza zehatzak gauzatu dira 2011. urtetik aurrera. Ekintza horien artean, perimetroko hesiak jartzea dago, aziendek esperru horietan duten eragina ebaluatzeko eta Rhynchospora fusca espeziearen populazioak berrindartzea, landare hori naturagunean hazten direnetatik kalteberenetakoa baita.
Esteka interesgarriak
LIFE+ Pro-Izki proiektua. Izkiko ameztiaren, bere habitaten eta lotutako espezieen kudeaketa ekosistemikoa.