Fruta arbola autoktonoak eta gaztaina bilketa - izkiparkea
Eduki publikatzailea
Fruta arbola autoktonoak eta gaztaina bilketa
Ohituraz, Arabako Mendialdearen kokapen geografikoa dela eta, bertako biztanleek oso-osorik aprobetxatu behar zituzten baliabide eskuragarri guztiak bizi beharrizanak asetzeko eta, horregatik, landatzeko lurrak zeinahi lursailetan landu zituzten, erabateko nekazaritza garatzeko.
Hala, espezie eta barietate autoktonoak garatu dira hamarkada askotan, antzinako nekazaritzako moldeak erabiliz, ingurumenari eta baldintza kulturak nahiz ekonomikoei bikain egokituak, ingurunearekiko orekan. Nekazariek belaunaldiz belaunaldi etxeko baratzetan egin duten fruita arbolen hautaketaren ondorioz, kalitatezko fruituen aniztasun handia dago eta, beraz, ondare genetikoa oso baliotsua da.
Arabako Mendialdeak pairatu duen biztanleek galerak gizarte eta ekonomia arazoak sorrarazi ditu –beste landa eremu askotan gertatzen den bezala−; gainera, alde batetik, biodibertsitatea nabarmen narriatu da, espezie autoktonoak galtzen joan direlako eta, bestetik, jakintza etnobotanikoa galduz joan da, belaunaldien artean transmititu ez delako, landa eremuetako despopulazio eta aldaketa soziokulturalen eraginez.
Gaur egun, berezko landaredia kolonizatzen ari da migrazioek eta despopulazio larriak utzitako baratzeak eta oraindik ere irauten duten fruta arbolak galtzeko zorian daude, arbolak zahartzeaz gain, erabat utzita eta inolako zainketarik gabe daudelako.
Horregatik, lehentasunezkoa da Izkin dagoen landaretza zaindu, gorde eta sailkatzea eta, gainera, ahalik eta informazio gehien bildu behar da, kulturaren galera ekidin eta ohiturazko moldeak gero eta gehiago baliatzen dituen nekazaritza sustatzeko, egun dauden espezieei balio genetiko handia eman diezaiekeelakoan.
2013. urtetik, zenbait lan egin dira aipatutako ondare agrogenetiko hori guztia aztertu eta berreskuratzeko; azken urteotan, gaztainen bilketaren inguruko jakintzari ekin diogu.