Eduki publikatzailea

geologia izki

Geologia

Jatorrian, Izki urpean zegoen. Orain dela 40 eta 100 milioi urteen arteko aldian, sakonera txikiko itsaso batek estaltzen zuen eremua. Badakigu itsasoa zegoena kuskubiko, koral alga eta uretako beste animalia batzuen fosilak aurkitu ohi direlako Izkiko parke naturaleko arroketan. Ornodun handi batzuen aztarna fosilak ere idoro dira, esaterako, dinosauroen arrautzenak. Geroago, indar geologikoek itsas hondoan pilatutako metakinak tolestu eta altxarazi zituzten. Gertaera horietan guztietan sorturiko hareharri eta kareharriak, milioika urtetan higatu ondotik, mendi malkartsuz osaturiko haran zabal bilakatu ziren, hau da, gaur egun ikus dezakegun paisaia eratu zuten. Izkin, interes geologikoa duten lekuetan –Errotaren arroila, Birgarabarrengo aintzira−, Atauri eta Maeztuko asfalto naturalen meatokiak aipatu behar ditugu.

KANPEZUKO MENDIEN ALDAPA ERLIEBEA

Kanpezuko mendiak egiturazko aldapa erliebeen adibide bikainak dira: Muela eta Peña del Santo. Geologiaren ikuspegitik, gainaldeko arroka gogorrak Paleozenoko kareharriak dira. Kareharriak Goi Kretazeoko tuparrien gainean dautzanez, bi unitate horien higadura diferentzialak aldapa erliebea sortu eta egungo itxura eman dio paisaiari. Egitura sinklinal zabal-zabala da, ardatza iparraldera zerbait okerturik daukala; beraz, geruzen okerdura nahikoa apala da ipar-mendebalderantz eta ipar-ekialderantz. Iparraldeko noranzkoa daukan faila batek eragiten dio tolesaren ardatzari; hori dela eta, alpeak bereizi eta bi erliebe lokabe sorrarazten ditu.

Aipaturiko egiturak jarraipena dauka iparralderantz, Soila mendian. Azken horretan, Eozenoko metakin hareatsuak ageri dira.

Argibide gehiago

Cuevas artificiales

MAEZTUKO ASFALTOAK

Euskal Autonomia Erkidegoko asfalto edo betun metaketarik handiena da. Hura ustiatzen hasi zirenean, Espainiako lehen asfalto lantegia sortu zen, 1857. urtean.

EAEko beste diapiro batzuetan gertatzen den moduan, diapiroko metakin ahokatzaileek asfaltoa izan ohi dute. Asfaltoa arrokaren poro eta hausturetan barruratu ohi da, askotan, diapiroaren beraren igoera halozinetikoari lotutako deformazioaren eraginez. Arroka guztiz belztuta ageri da, asfalto usain bereizgarria dario eta eskua zikintzen du. Gehienetan, asfalto metaketek ez dakarte interes ekonomikorik, baina Maeztuko diapiroak, aldiz, Campaniar aldiko kalkareniten bolumen izugarria busti zuen eta baliabide horren ustiapen garrantzitsua izan da 1856tik gaurdaino.

Asfaltoa nolanahi hedatuta dago diapiroaren ertzetan, gehienbat, hegoaldeko eta ekialdeko ertzetan bakarrik metaturik ageri baita. Aitzitik, iparraldeko eta mendebaldeko mugetan ez da asfalto metaketarik, nahiz eta metakinak porotsuak eta asfaltoa xurgatzeko modukoak izan.

Ustiapena 1857. urtean hasi zen aire zabalean, Korres aldean, gaur egun bertan behera utzita dagoen San Ildefontso meatokian. Geroago, meatoki gehiago zabaldu ziren, besteak beste, egun ere jarduera daukan Peña del Fraile mendian dagoena. Hango ustiapena lurpean hasi zen, meazuloak eginda eta zutoinetan bermaturik, baina, azken urteotan, aire zabalean ustiatzen da. Meatokitik ateratzen den material gordinak % 9-15eko asfaltoa dauka eta zolatzeko orriak eta lauzak egiteko erabiltzen da.

Argibide gehiago

Asfalto de Maeztu

Informazio gehiago

Ruta cercana

Paisaia, flora eta fauna

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Herriak eta kultura

Ikusi gehiago