Eduki publikatzailea

Golf

Golf jokoa

Jarduaren deskribapena

Severiano Ballesteros ahaztezinak diseinaturiko Izki Golg zelaia berrikuntza garbia da golf kirolaren arloko arkitekturan. Zulo ikusgarrien trazadura eta haritzez nahiz gorostiz inguratutako kale zabalak direla eta, Izkin aritzea esperientzia bikaina da golf jokoaz eta natura peto-petoz gozatzeko.

Seve Ballesteros golf jokalariak nazioarteko txapelketetan hartutako eskarmentu handiari esker, Trajectory sortu zuen 1986an. Enpresa horrek golf zelaiak diseinatu zituen munduko leku askotan, hala nola Eskozian edo Japonian, eta guztietan ere golf jokalari handiaren filosofia islatzen da, ingurumenaren ikuspegitik nahiz jokoan aritzeko estrategiaren ikuspegitik. Sevek edertasun handiko zelaiak diseinatu zituen eta, aldi berean, oso zorrotzak jokalarientzat.  Ballesterosek begirune handia izan dio beti izadiari, espezie autoktonoei eta ingurune naturalari. Horren guztiaren adibide bikaina 1994. urtean inauguratutako Izki Golf dugu.

Hauexek dira Izki Golf zelaiaren ezaugarriak: 18 zulo (parea: 72), 98 hektareako lursail batean, guztira, 7 kilometroko ibilbidean.

Golf en Izki

HARREMANETARAKO DATUAK

Urturiko golf zelaia

Arriba, z/g

01119 Urturi (Araba)

Telefonoa: 945 378 262

E-posta: recepción@izkigolf.eus 

Argibide gehiago: izkigolf.eus 

 

Beste kirol ekintza batzuk

Ruta cercana

Arabako Mendialdeko BTT zentroa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Nordic Walking edo Iparraldeko ibilketa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Eskalada

Ikusi gehiago