Eduki publikatzailea

Las Balsas

Las Balsas

Ezaugarriak

Las Balsas deritzon ibilbidea Izkiko parke naturalaren barruan dago. Ibilbidearen abiapuntua Urturi herria dugu, Bernedo udalerrian. Urturi herria, hau da, ibilbidearen abiapuntua, Izkiko parke naturalaren kanpoko ertzean dauden herrietako bat da. Urturi hiri txiki eta xarmangarria da; bertan, Severiano Ballesteros golf jokalariak diseinaturiko 18 zulodun Izki golf zelaia dago. Urturitik abiatzen den ibilbide horretan zehar, Izkiko parke naturaleko baltsa edo urgeldi eta hezegune jakingarrienak aurkituko ditugu.

las balsas

BALIO ORNITOLOGIKOAK

Ibilbidean zehar idoroko ditugun baltsen multzoaren inguruan, hegazti habiagile batzuk-batzuk aurkituko ditugu, esaterako, txilinportak, murgil handiak, basahateak, uroilanda handiak, uroilo arruntak, kopetazuri arruntak eta koartza hauskarak. Negu pasan aipatutako espezieak erruz ikusiko ditugu eta, gainera, ubarroi handiak, ipar ahateak, zertzeta arruntak, ahate mokozabalak, murgilari europarrak, murgilari mottodunak edo hegaberak. Pasaeran, hegaztien aniztasuna handiena da, batez ere, “El espinal” deitutako baltsa edo putzuan. Han, antzara hankagorriztak, ahate txistulariak, txirritxo txikiak, istingor arruntak, kuliska txikiak eta antxeta mokogorriak ikus daitezke.

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

birding en izki  2 h.

Malda

birding en izki  105 m.

Distantzia

birding en izki  6,09 km

Informazio gehiago

Ruta cercana

Ameztiaren ibilbidea

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Izkiko amildegiak

Ikusi gehiago