Natur ibilbidea: Izkiko erkametzak eta harkaitzak - izkiparkea
Eduki publikatzailea
Natur ibilbidea: Izkiko erkametzak eta harkaitzak
Irteera honetan, Izkiko Parke Naturaleko txoko batzuk zeharkatuko ditugu, gailur harritsu eta erkameztietan barrena. Geologia- eta paisaia-balio handiko kareharrizko harkaitzak fauna harkaiztarraren eta muturreko baldintzetara egokitutako floraren babesleku dira. Erkameztiak (Quercus faginea), berriz, Euskadiko erkametz-basorik zabalena dira, funtsezkoa paisaia atlantiko eta mediterraneoen arteko trantsizioan. Gune babestu honetan elkarrekin bizi diren giroen aniztasuna eta aberastasun ekologikoa ezagutzeko ibilbidea.
Gidaria: Andoni Llosa- Fauneando eta Arabako Parke Naturalak
*Arropa eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da, baita edatekoa eta jatekoa ere.
**6 km inguruko ibilbidea izango da, 128 metroko goranzko desnibelarekin; beraz, maila fisiko egokia izan behar da.
***Autobusa 09:00etan aterako da Ataritik, eta 14:00 inguruan bueltatuko da.
Noiztik: 2025/09/26 08:30 Noiz arte: 2025/10/17 15:00
