Eduki publikatzailea

Barranco de Korres

Paisaia, flora eta fauna

Izkiko parke naturalaren elementu bereizgarrienak basoak dira. Zuhaizti trinkoak Izki ibaiak eta horren ibaiadarrek eratutako lautada hareatsu zabalean hazten dira. Lurzoru motak eta horien egiturak direla eta, landare eraketak ere askotarikoak dira, baina, guztietan, ameztiak ditugu nagusi. Izkiko parke naturalean, Europar Batasunaren intereseko 30 habitat aurkitu dira eta horietako 10 lehentasunezkoak dira, hau da, galzorian dauden habitatak dira Europar Batasunaren eremuan. Habitat aniztasun horretan, flora eta fauna espezie interesgarri ugari bizi dira.

Florako espezieen artean, Olandinako urmaelean hazten den igebelar zurien populazioa nabarmendu behar dugu, hura bakarra baita Euskal Autonomia Erkidegoan eta handiena Iberiar penintsulan. Faunari dagokionez, Izkin bizi diren ornogabeen espezieetan, intsektu saproxilikoak (egur hila edo usteltzen ari dena jaten dutenak), burruntziak eta sorgin-orratzak azpimarratu behar ditugu. 12 anfibio talde daude Izkin eta haietatik hiru Euskal Autonomia Erkidegoko espezie mehatxatuen katalogoan ageri dira: baso igel jauzkaria, apo lasterkaria eta hegoaldeko apo pintatua. Ugaztunei dagokienez, saguzarrak eta bi mustelido espezie erdi-urtar aipatu behar ditugu: bisoi europarra eta igaraba.

Hegaztiei gagozkiela, berriz, okil ertaina nabarmendu behar dugu, kontuan hartzeko moduko populazioa baitauka hemen, estatuko populazioak aintzat hartuta. Beste alde batetik, Izkiko parke naturala interes bereziko eremua da sai zuriarentzat eta sai arrearentzat.

Okil ertaina

Oso animalia espezie gutxi ditugu okilak bezain berezkoak eta jatorrak basoetan. Izkin, okilen familiako sei hegazti bizi dira: lepitzulia, okil beltza, okil berdea eta beste hiru okil: handia, txikia eta ertaina. Azkena dugu garrantzizkoena, basoko hegazti bitxi eta ezezagunetakoa dugulako, oso txikia eta iheskorra delako. Parke naturaleko langileek okil ertainaren erroldak egiten dituzte aldiro eta baso kudeaketako planek basoan bizi diren espezie horren eta beste espezie batzuen beharrizan ekologikoak aintzat hartzen dituzte.

Okil ertaina

Olandinako aintzira

Olandinako aintzira Birgarabarren eta Apilaiz artean dago. Hezegune zoragarri horren inguruan, haltzak eta haritzak hazten dira eta flora urtar garrantzitsua bizi da −igebelar zuria dugu aipagarriena−. Bestalde, urlehortar baliotsu batzuen habitata da, hala nola baso igel jauzkariarena. Orain dela gutxi, URA agentziak 4,7 kilometroko ibilbidea prestatu du leku berezi hori ezagutzera emateko.

Argibide gehiago

Laguna de Olandina
Laguna de Olandina
Laguna de Olandina

Muela

Durruma Kanpezutik iparraldera, Izkiko parke naturalaren hegoaldeko mugatik hurbil, karezko mendigune ikaragarri bat ageri da: 1.056 metro garai den Muela mendia. Mendi horren hegoaldeko mazelako labar malkartsuetan, sai arreen kolonia bat bizi da. Inguru horretan, sai zuriak eta belatz handiak ere ikus daitezke. Harrapari harkaiztarrak bertan hazten direnez, labarretara igotzeak arazo larriak ekar diezazkieke hegazti horiei, beraien burua mehatxaturik antzemanez gero, ez baitute erruten. Horregatik, ezin da gailurrera joan urtarrilaren 1etik abuztuaren 15era.

La muela
La muela
La muela
La muela

Korresko amildegia

Izki ibaiaren mendeetako higalanaren ondorioz, haitzarte ederra sortu da Soila eta Muela mendien artean, Korrestik Bujandara doan bidean. Harkaitz bertikalez gain, zuhaitz eta zuhaixka ugari aurki ditzakegu eremu txiki horretan, haran meharrak kolore eta ehundura ugari dituela.

Korresko amildegia

Izkiko hariztia

Izkiko parke naturalaren balio garrantzitsuenetako bat bertako basoena da. Ameztia nagusi da parke naturalean. Dena dela, Izki inguruan, ‘almez’ deitzen diote. Espezi hori gainerako haritzetatik bereizten da hostoak nabarmen lobulatuak direlako eta, azpialdean, bilotsuak direlako. Ameztiak 3.500 hektareako azaleran hedatzen da eta, hortaz, ameztirik onenetarikoa da Europan.

Robledal de Izki
Robledal de Izki

Informazio gehiago

Ruta cercana

Herriak eta kultura

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Geologia

Ikusi gehiago