Patrimonio inmaterial eu - izkiparkea
Eduki publikatzailea
Ondare ukiezina
Naturagune babestu gehienek ondare ukiezinari lotutako balio ugari dituzte, besteak beste, historiari, hizkuntzari, arteari, estetikari, gizarteari (gobernatzeko moduak, tradiziozko lanbideak eta jakintza…), erlijioari edo sinesmenei lotutakoak. Balio horiek guztiek aberastasun handiagoa ekartzen diote babestu beharreko ondare naturalari eta, bestalde, ukitu daitekeen ondareak eduki dauzkan balioei (arkitektura, arkeologia…), askotan, batera gertatu direlako.
Bazterrekoak ez, ondare ukiezinari lotutako balioek egituratu ohi dituzte identitate loturak, lotura sinbolikoak eta edukitzazkoak, hau da, gizarte jakin bat, bereziki, tokiko biztanleak, ingurune naturalekin sendo lotzen dituen sustraitzea edo joera. Hala eta guztiz ere, azken hamarkadetan, estatuko naturagune babestu gehienetan egindako plangintzek eta kudeaketa irizpideek ondare naturalaren alderdi ukigarri eta zientzia nahiz teknikari lotutakoak lehenetsi dituzte; alderdi ukiezinak, ordea, ikusi ez edo gutxietsi dira eta, hortaz, alderdi horien ahalmen handia alferrik galdu da.
Izkin berebiziko garrantzia daukan ondare ukiezin horri balioa emateko, tokiko ekintza batzuk garatu dira eta, horiei esker, Izkiko aparteko ondare kulturala pixkanaka-pixkanaka berriro balioa hartzen ari da. Alde batetik, ikerlanak gauzatzen ari dira ahozko esamoldeak eta leku izenak biltzeko eta, bestetik, artzainen antzinako komunitateekin lotutako ekitaldiak egin eta ibilbideak prestatzen ari dira.