Eduki publikatzailea

Okil ertaina eta baso kudekatea

Okil ertaina eta baso kudekatea

Okil ertaina (Dendrocoptes medius) tamaina ertaineko katatxoria da, monogamoa eta lurraldekoia eta baso hostoerorkor helduetan bizi da. Europa kontinentaletik Ekialde Hurbileraino hedatzen da eta Iberiar penintsularen iparraldean dugu okil horren hedapenaren hego-mendebaldeko muga. Okil ertainaren populazio garrantzitsuenak Kantauri mendilerroan (Leonen, Palentzian, Kantabrian eta Asturiasen) eta Euskal Mendietan (Arabako Izki-Sabandotik Nafarroako Amezkoetara).

Gurean aurkitu zenetik, Izkiko HBBNEn bizi den okil ertainaren populazioa garrantzi handikotzat jo da Iberiar penintsularen eremuan.   Gaurdaino egin diren zenbatespenen arabera, penintsulako populaziorik esanguratsuenetakoa izan daiteke eta, beraz, guztiz lehentasunezkoa izan behar du okil ertainaren kontserbazioa bermatzeak.

Okilen espezializazioa eta baso biologia aintzat hartuta, espezie hobezina da haren baldintzatzaile ekologikoak Izkiko baso politiketan txertatzeko.  2011. urtetik, LIFE+ Pro Izki proiektuari esker eta, geroago, POCTEFA Habios proiektuari esker, lan batzuk gauzatu dira espeziaren gaineko jakintza hobetzeko edo Izkiko baso kudeaketa egoki planifikatzeko.

Pico mediano
Pico mediano
Pico mediano

Esteka interesgarriak

Beste proiektu batzuk

Ruta cercana

Istingetako flora

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Fruta arbola autoktonoak eta gaztaina bilketa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Ondare ukiezina

Ikusi gehiago