Eduki publikatzailea

Markinez

Herriak eta kultura

Herri ugari daude Izkiko parke naturalaren inguruan. Eta guztiek ere kultura ondare bikaina gorde dute. Bazter haietako kobazulo artifizialek, harresiek, baselizek, tumuluek, gazteluek, karobiek eta beste monumentu batzuek naturagune horretako gizabanakoen historia kontatzen digute. Azken batean, Izkiko naturaz gozatzeko osagarri bikainak dira.

ANTOÑANA

Antzinako hiribildu hori –Santxo Jakitunak sortu zuen 1182. urtean− aurkintza eder batean dago eta Izkiko parke naturalaren sarrera da ekialdetik. Erdi Aroko herri horretan, kale estuak kantoi, kalexka eta barnebide estalien bidez lotzen dira. Etxeak harrizkoak dira eta egitura edo armazoia zurezkoa dute. Antoñanako harresia gerra eta guden lekuko da, antzina defentsako elementua zela. Gaur egun, ordea, etxeetan txertaturik dago, horma gisa baliatuz, iparraldeko dorretxean edo lehengo tenplu-gotorlekuan, egungo San Bizente Martiriaren elizan. Beste erlijio monumentu bat dugu Landako Andre Mariaren baseliza erromanikoa (XIII. mendekoa), herriaren aldirietan.

Argibide gehiago

Antoñana
Antoñana
Antoñana

MARKIZ

Molino ibaiaren ibarrean, gizakiek kobazulo artifizialak zulatu zituzten eta, historian zehar, hainbat erabilera izan dituzte kobazulo horiek. Lehenengoz, ermitauek erabili zituzten eta XII. mendetik aurrera etxebizitza, upeltegi eta eskorta gisa erabili ziren. Santa Leokadia koba azpimarratu behar dugu, behe erliebe bat grabaturik ageri baita bertan, jatorri zeltikoko Epona (zaldien jainkosa) irudikatuz. Beste monumentu esanguratsu batzuk ditugu Santa Eulalia eliza (gaur egun kulturik ez duena) eta San Joan eta Beolarrako Andre Mariaren baselizak. Herriko ospakizunik ospetsuena Gorpuzti eguna da.

Argibide gehiago

Markinez
Markinez

APILAIZ

Ehunka urte dituzten Apilaizko gaztainondo handientsuak ez dira eratzen hainbat mende eman dituzten paisaiaren elementu bakarrak. Igokundearen eliza eraikitzeko bosturteko batzuk-batzuk eman zituzten eta, horren ondorioz, molde batzuk agertzen ditu era orekatuan: portale erromanikoa, ganga gotikoak, osagai barrokoak eta neoklasikoak dorreetan, rokoko aldiko erretaula… Neira-Alemany jauretxea eta Fernández de Vianaren landa jauregia ere nabarmentzekoak dira. Kanpoaldean, Landako Ama Birjinaren baseliza erromanikoa dago.

Argibide gehiago

APELLANIZ
APELLANIZ

KORRES

Izkiko parke naturalaren barruko biztanlegune bakarra da. Herria XIII. mendean sortu zen. Herriak Erdi Aroko egitura dauka eta oraindik ere harresiaren eta gazteluaren aztarnak igar daitezke, bai eta ibaiak eratzen zuen ibi naturala eta sartzeko zubia. Toki batzuetan, Erdi Aroko hiribildu harresidunen ohiko partzelazioak badirau, etxeak osa sakonak direla, ezin hobeto lerrokaturik, fatxada estu eta oso garaiz horniturik. Korresen, XVI. mendeko Done Eztebe eliza eta osagai erromanikoak dituen Harkaitzeko Ama Birjinaren baseliza aipatu behar ditugu. 1996. urtean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen herria, monumentu multzoaren kategoria emanda. Hala eta guztiz ere, Korresko herriaren lilura ez doakie bakarrik arkitekturari edo historiari; goialde batean dagoenez, Izkiko paisaiarik ederrenetakoaz goza daiteke bertatik: Korresko haitzartea.

Argibide gehiago

Korres
Korres

URARTEKO ETA MARKIZKO KOBA ARTIFIZIALAK

Labar eremuak dira eta eremitak bizi izan ziren haietan VI. eta VII. mendeetan (garai bisigotikoa). Ondoren, herritar zibilek erabili zituzten, musulmanen inbasioak gelditu zirenetik aurrera.

Informazio gehiago

Ruta cercana

Paisaia, flora eta fauna

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Geologia

Ikusi gehiago