Eduki publikatzailea

Antoñana bidezidorra

Antoñana bidezidorra

Descripción de la senda

Korrestik Antoñanara

Korreseko elizatik abiatuta, hilerrira daraman bidea hartzen da. Soila mendiaren magala ezkamezti, garriga eta astigarren azpitik inguratzen duen bide buztintsu batetik segitu behar da. Pixka bat aurrerago, bidearen desbideraketa batean, eskuineko adarretik segitzen da, ezkerreko bihurguneraino. Une horretan, bide hori utzi behar da, eskuineko bidexka hartu eta toki honetan oraindik dirauen bide zaharretik segitu behar da.

Zidor atsegin batetik egiten da aurrera, ezkamezti eta ezpelez hornitutako garrigen azpitik eta, geroago, pagadian zehar doa.

Zidorraren toki batean, ikaztegi edo txondor zahar baten tokia zeharkatzen da eta, zeharkatu eta berehala, ibilbideko lekurik garaienera igotzen da, antzina gaztelu bat kokatu zen harkaitzezko monolitoaren oineraino, hain zuzen ere. Zidorretik segituz, behatoki natural bikaina den tontor batera heltzen da. Gero jaisten hasten da, norabidea aldatu eta mendibide batera ateratzen da.

Ordezko bideak: Lagabiatik gertu, Bujanda bidezidorrarekin lotzen den bide bat dago, eta Izki ibaiko sakanetik Korresera itzuli edo Bujandara gerturatzeko aukera dago. Aurrerago, gaztainondo multzo baten parean, beste bidegurutze bat dago, eta handik Agin bidezidorrarekin lotu eta Korresera itzuli ala Soila mendira igotzeko aukera dago.

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

1h. 30 min.

Malda

263 m.

Distantzia

4,1 km.

Otras sendas

Ruta cercana

Larrabila bidezidorra

Korrestik La Tejera gaineraino

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Agin bidezidorra

Korrestik Dehesaraino

Ikusi gehiago