08 Botondela bidezidorra eu - izkiparkea
Eduki publikatzailea
Botondela bidezidorra
Bidezidorraren deskribapena
Markiztik Molino ibaiaren zubiraino
Ibilbidea Markiz hiriko landa turismoko etxearen paretik abiatzen da, eskuinera doan bidea hartuta, igoera labur eta pikoan berehala altuera hartuz. Lehenengo bidegurutzean, ezkerreko bidetik jo behar da. 1600 metroko ibilaldia egin ondoren bide nagusia atzean utzi eta Murba mendixkaren bizkarretik igotzen den eskuineko bidetik segitu behar da. Geroago, bidea hobeto markatutako mendibide batekin lotzen da.
Ezkerretik igotzen segitu behar da alderik garaienera heltzeko. Toki horretan, bidea utzi eta eskuinera dagoen saihesbidea hartu behar da, zereal soroak inguratuta. Enguatik, ezkerreko bidetik parkeko behatoki zoragarria den Belabiako postontzira igo daiteke. Eskuinetik jarraituz gero, berriz, zidorra Gurtatia pagadian sartzen da, eta aurrerago erkameztiz hornitutako larredietara irteten da.
Handik aurrera, zidorrak erkameztia zeharkatu Larraurena mendatera heltzen da; han, ezkerretik irteten den bidea atzean utzi eta eskuinetik segitu behar da, jaitsiera leunean. Geroago, beste bidegurutze batean, jaisten jarraitu behar da, ipuruak han-hemenka dauden bizkarralde garbi batetik. Bideak aurrera egiten du, heskaiez inguratutako finken artetik, eta pixka bat aurrerago, bidezidor nagusiarekin bat egin eta Molino ibaiaren Markiz zubia gurutzatzen du.
Ordezko bideak: kiribil erako ibilbidea egiteko aukera dago, Urarte eta Markiz lotuta.
DATUAK
Denbora
2h. 45 min.
Malda
316 m.
Distantzia
8 km.