01 Senda Bujanda eu - izkiparkea
Eduki publikatzailea

Bujanda bidezidorra
Bidezidorraren deskribapena
Korres eta Bujanda artean
Bidezidorra Korresen hegoaldean hasten da, Cueva de la Ballena izenekoaren inguruetan. Handik metro batzuetara, ezkerrera jo behar da, heskaiz apaindutako bide batetik. Amildegiko ibilbide bihurgunetsutik zehar, orain dela ehun urte inguru eraiki zen Aranbaltzako urtegira heltzen da. Ibaiaren ibilguari jarraituz, Muela eta Soila mendien kareharrizko hormatzarren artetik, eskuinerantz jo eta Antoñanako zentral hidroelektrikoa hornitzen duen ubidea gurutzatu behar da. Toki horretan, Izki ibaiak eratutako sakanean dagoen haltzadi zoragarria nabarmendu behar dugu. Berehala, bidezidorra utzi eta ezkerrean dagoen zidor batetik joan behar da, Soila eta Peña del Castillo ikusten direneko soilgune batera heldu arte. Geroago, Izki ibaia zeharkatuko dugu Lagabia zubitik eta bidezidorrean aurrera egingo dugu, Villanueva muinoa eta Fraidearen amildegia eskuinaldean utzita. Hortik bi bide irteten dira, bata ezkerrera, ibaira jaisten dena, eta bestea eskuinera, Monte Oscuro deiturikora doana, Muela mendiaren magalean. Ibiltzen jarraituta, haitzartearen ondotik eremu irekiagoa dago, Bujandatik gertu, bidea inguratzen duten labore eta heskaiak ageri direla.

DATUAK
Denbora
Malda
109 m.
Distantzia
3,6 km
Beste bidezidor batzuk

