06 Senda El Paseo eu - izkiparkea
Eduki publikatzailea
El Paseo bidezidorra
Bidezidorraren deskribapena
Urturitik Bentara (Kinta)
Herriaren iparraldeko azken etxeak igaro eta berehala, eskuinera doan bidea hartu behar da. Handik 145 bat metrora, berriro ere eskuinera doan beste bide bat hartu behar da, eta amezti trinkoan barneratu. Bi itxitura igaro behar dira, eta hurrengo bidegurutzean eskuinerantz jo behar da berriz.
Handik metro batzuetara, pago eta gorosti ugariko gunea zeharkatu eta, ondoren, Ega ibaian isurtzen den Paseo erreka gurutzatu behar da. Baso soilgune batetik, Peña El Santo haitza eta Muela mendia ikusten dira eta pixka bat aurrerago, Kinta herria. Mandazainen bidezidorrarekin bat egiten duen tokian amaitzen da ibilbidea, eta handik Kintaraino jarraitzea dago. Kintako bentara joateko bidegurutzea gertu dago.
Eraikin sendo eta handia da benta hori, eta bertan harrera egiten zieten Mandazainen bidean zihoazen bidelariei. Alboan, Kontxesi baseliza dago, XVII. mendearen hasieran eraikia, bidaiariek meza entzun ahal izateko, herriraino joan beharrik gabe.
Ordezko bideak: Mandazainen bidezidorrarekiko elkargunean, bide horretatik Apilaizeraino edo, bestela, 1100 bat metrora dagoen La Lunetaraino joan daiteke, eta handik Peña Ancha mendirako bidea har daiteke, Urturira itzultzeko ibilbide zirkularra eginez.
DATUAK
Denbora
40 min.
Malda
54 m.
Distantzia
2,1 km