13 Senda Larrabila eu - izkiparkea
Eduki publikatzailea
Larrabila bidezidorra
Bidezidorraren deskribapena
Korrestik La Tejera gaineraino
Korresen sartzean, sarrerako errepidea gurutzatu eta malda pikotik gora doan bidexka bakarra hartzen da. 500 bat metrora, bidegurutzea dago eta eskuinera jo behar da, Arronzaila mendiaren magaletik leunki igota. Aldapa baten ondotik, Salitre de Medio dago, kareharrizko haitz handi baten babesean dagoen pagadi txikia, Mantxibiopean dagoen Peña Roya haitzaren inguruan. Handik 2 kilometrora, itxitura batek ezartzen du Korres eta Maezturen arteko muga.
Aurrerago, bidezidorrak magal erditik doan Larrabila izeneko bide berreskuratu zahar batetik segitzen du, eta Mantxibio mendia inguratzen da tontorreraino heldu arte. Mendibide bat zeharkatu ondoren, ameztitik segitzen da lautada batera irten arte.
Hurrengo bidegurutzean, eskuinetik segitu behar da. Esquina Aguda izeneko aurkintzan, Sarrondo bidezidorrarekiko lotunea dago. Handik kilometro batera, bidegurutze bat dago, non teilategi zahar bat dagoen. Bi bideetako edozeinetatik, La Tejera gainera joan daiteke, Apilaiz inguruan, eta bertatik Mandazainen bidezidorrarekin bat egin daiteke.
Ordezko bideak: Mantxibio mendira igo daiteke bigarren pagadiaren irteeratik jota eta 600 bat metroko zidorra hartuta. Esquina Aguda izeneko aurkintzan, Sarrondo bidezidorrarekiko lotura dago eta handik Maeztura joan daiteke.
DATUAK
Denbora
1h. 50 min.
Malda
330 m.
Distantzia
5,0 km.