05 Senda Los Arrieros eu - izkiparkea
Eduki publikatzailea
Mandazainen bidezidorra
Bidezidorraren deskribapena
Kintatik Apilaizera
Herritik irten eta eskuinean utzi behar da Las Huertas urmaela. Aurrera jarraitu behar da, handik metro gutxitara abiatzen diren bi bideei jaramonik egin gabe; bata benta zaharrera heltzen da eta bestea, berriz, El Paseo bidezidorrarekin lotzen da. Soroen artetik jarraitu behar da hesi bateraino, eta han Las Rozas urmaela dago. Beste hesi bat zeharkatu eta eskuineko bidetik joan behar da, ameztitik Mojón Alto aurkintzaraino.
Bidegurutze batera helduta, zuzen doan bidetik joan behar da, bi mendibide zeharkatu ondoren. Eskuinean dagoen lehenengo bidea hartuta, Los Troncos amildegitik Izki ibairaino jaitsiko gara. Ibaia harrizko zubi batetik igaro eta landa batera helduko gara, bidegurutze batera. Zuzen jarraitu behar da, Renabar bidezidorrarekin bat egiten den tokiraino.
Zuhaixken artetik ibili behar da Bardilus errekaraino heldu eta amildegiarekiko paralelo doan bidexka hartu arte. Handik hurbil, eskuinean, Uribarri bidezidorra agertuko da. Ondoren, el Mogal urmaela utziko dugu eskuinean, eta hurrengo bidegurutzean eskuinerantz egingo dugu. Bidetik jarraituko dugu beti istilduta dagoen Loizar pasabidera heldu arte. Ameztien artetik jarraitu eta zeharka gurutzatzen den bide batera iritsiko gara. Zidor batetik igo behar da, La Tejera gainalderaino daraman bide nagusiraino heldu arte. Handik Apilaizeraino jaisten da.
DATUAK
Denbora
3h. 20 min.
Malda
380 m.
Distantzia
10,3 km.