Eduki publikatzailea

Senda Marizurieta

Marizurieta bidezidorra

Bidezidorraren deskribapena

Marizurieta bidezidorra

Bidezidorra Urturin hasten da eta golf zelaiko lurrak inguratzen ditu. Metro gutxi batzuetara, bide bat lotzen zaio, eskuinetik, zereal soroen artetik gain txiki batera heltzeraino. Hurrengo bidegurutzean, Muela mendia eta Peña El Santo haitzaren ikuspegi ederraz goza daiteke. Pixka bat aurrerago, bidegurutzean ezkerrera  jo behar da eta urmaela eskuinean utzi. El Raso aurkintzan, beste urmael baten ondoan, Peña El Portal haitzeraino doan bidezidor seinaleztatua abiatzen da.

Zidor horretatik barrena, itxitura bat zeharkatu behar da, eta ameztian barneratu. Erreka bat zeharkatu eta eremu garbiago batera irteten da, Arizulo errekaraino jaitsita. Beste itxitura bat igaro, eskuineko bidetik segitu eta, handik metro gutxira, ezkerreko adarra hartzen da, Majada mendateraino igotzen dena. Handik, Botondela bidezidorrerantz doan adarra irteten da. Itxitura bat zeharkatu eta koniferen birlandaketen artetik jaisten da, bideak bide zabalago batera ematen duen tokiraino. Toki horretan, bide bat abiatzen da eskuinerantz, eta Txarabitana bidezidorrarekin batzen da; Markizeraino jarraitzeko, ezkerretik jarraitu behar da.

Ordezko bideak: bidean kilometro betea egin ondoren, bidegurutze batean, Mandazainen bidezidorrarekin lotzen den Peña Ancharako bidea har daiteke eta, ibilbide laburra eginda, Kintaraino zein Apilaizeraino joan.

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

Senderismo izki   2h. 15 min.

Malda

Senderismo izki  225 m.

Distantzia

Senderismo izki  8,6 km

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

El Paseo bidezidorra

Urturitik Bentara (Kinta)

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Botondela bidezidorra

Markiztik Molino ibaiaren zubiraino

Ikusi gehiago