Eduki publikatzailea

Renabar - Izki

Renabar bidezidorra

Bidezidorraren deskribapena

Durruma Kanpezutik Callejón-era, Bardilus inguruan

Bidezidorra herriko azken eraikinetatik eta lehenengo soroetatik abiatzen da. Zenbait ur andelen ondotik igaro eta errepidea eta Izkiko ameztirako sarbidea  den “EL Juncal” (ihitokia) izeneko hesia zeharkatu behar da. Ibilbidean zehar, bi erreka zeharkatu behar dira eta, azkenaren ondotik, bidezidor batetik joan behar da, otadia zeharkatu eta berriro bidera eramango gaitu. Ur ibilgu horien alboan, egoera onean dirauten haltzadiak hazten dira. Metro batzuk harantzago, baso trinkoan sartu baino lehen, Mantxibio mendia ikusten da eskuinean, Peña Roya haitza aurrekoaren azpian eta Arrontzaila, Avellanedo, Soila eta Peña El Santo ere bai.

Basoaren barruan, hiru bidexka utzi behar dira ezkerrean, eta eskuinean dauden luberriekiko paralelo jarraitu behar dugu. Hurrengo bidegurutzean, Izki ibairaino jaisten den ezkerreko bidea hartu behar da eta, eskuinean, nolabaiteko talaia natural batera iritsiko gara, eta handik Izkiren eta Mendizorrotz mendiaren hegoaldeko magalaren ikuspegi ederra dago. Toki horretan, bideari utzi eta Los Puentes aldera doan zidorra hartu behar da. Harrizko zubia dago han. Handik aurrera, bidezidorrak Mandazainen bidezidorrarekin bat egiten du.

Ordezko bideak: bidezidor batzuen elkargune den Bardilusen inguruan, Mandazainen bidezidorrarekin lotzen da. Handik, Kinta, Apilaiz edo Korresera joan daiteke, Uribarriko bidezidorrean ageri diren seinaleei jarraiki.

Renabar

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

Renabar  1h 10 min.

Malda

Renabar 109 m.

Distantzia

Renabar  4 km

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Uribarri bidezidorra

Korres ingurutik (Monasterioa) El Cura pagoraino

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Mandazainen bidezidorra

Kintatik Apilaizera

Ikusi gehiago