02 Senda san roman eu - izkiparkea
Eduki publikatzailea
San Roman bidezidorra
Bidezidorraren deskribapena
Korres eta Durruma Kanpezu artean
Korreseko ikuztegi zaharretik irten eta Cueva de la Ballena deiturikoaren leizeraino doan bidexka batetik jarraitu behar da. Peñas de San Martin haitzetik behera jarraituz, ezkerrera jo behar da, Izki erreka zeharkatzen duen zubi batetik. Uribarri bidezidorra eskuinean utzi eta tarte zuzen batetik segitu ondoren, bidezidorra utzi eta ezkerrerantz jo behar da, gorantz egiten duen bidexka hareatsu batetik. Esparru irekietatik eta ezpelez hornitutako ezkamezti eta pagadietatik igaro ondoren, bidezidorra bitan banatzen da; eskuinekoak Casilla mendateraino iristeko aukera eskaintzen du. Aurrera jarraituz gero, Muela eta Peña El Santo mendietaraino doan aldapa pikoa igotzen da, harik eta Casilla muinora heldu arte. Hortik eskuinera jo behar da, sastraka artean aurrera eginda, Durrumara Kanpezuranzko bidean.
Ordezko bideak: Casilla muinotik mendebalderantz, Peña El Santo haitza inguratzen duen bidezidorraren adar bat abiatzen da. Handik metro gutxira, San Roman baselizaraino hel daiteke (haitzaren aterpe batean dagoen kripta txikia). Bidezidorrera itzulita, pixka bat igo, bidea zabaldu eta pagadi batean sartzen da. Toki horretatik jaitsiera hasten da eta legar hobi zahar batera heldu baino lehen, bidezidorrak eskuinerantz egiten du, eta sasi lautada bateraino eramango gaituen igoera leuna hasten da; geroago, ezkerrera desbideratu eta haitzezko tontor batera iristen da. Bidezidorra Castejon izenez ezagutzen den aurkintzaraino jaisten da eta, han, San Roman bidezidorrarekin elkartzen da.
DATUAK
Denbora
1h. 45 min.
Malda
345 metros
Distantzia
4,5 km.