Eduki publikatzailea

Sarrondo bidezidorra

Sarrondo bidezidorra

Bidezidorraren deskribapena

Maeztutik Apilaizera

Zidorra Maeztutik irteten da, gizarte etxetik abiatuta, bide asfaltatu batetik. Lehenengo bidegurutzean, artez segitu behar da hurrengoraino eta, han, ezkerreko bidea hartu. Bideak zuzen segitzen du, soroen artean, zidorraren amaierako itxituraraino. Ondoren, ezkerreko zidor estu batetik segitu behar da, ameztitik barrena. Basotik irtetean, larre batera heldu eta ehizarako itxitura zeharkatzen da, baso landaketak dituen lursaila mugatuta. Ameztiaren paralelo jarraitu behar da, basaerramu polit baten parean eskuinera ondo markatuta dagoen zidorra hartu arte.

Toki horretan, Larrabila bidezidorrarekin elkartzen den eta Korreseraino doan ezkerreko bidea utzi behar da. Oinez jarraituz, bidezidorra Apilaiz eta Korres lotzen zituen bide zaharrarekin batu eta ameztian barrena sartzen da.

Itxitura bat eta zelai txiki bat zeharkatu ondoren, La Toba edo El Cañaveral izeneko urmael txikia ikusten da. Bideak aurrera segitzen du, mendi magalaren erdi paretik, paisaia ireki batetik, eta handik Landako Andre Mariaren baseliza ikus daiteke. Bidegurutzean, zuzen jarraitu behar da Apilaizeraino heldu arte.

Ordezko bideak: Larrabila bidezidorrarekin lotu eta, horrela, Korresko Erdi Aroko herrira hel daiteke.

Senda sarrondo

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

Senderismo izki  1h. 20 min.

Malda

Senderismo izki  145 m.

Distantzia

Senderismo izki  4,3 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

El Cartero bidezidorra

Apilaiztik Arluzeara

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Larrabila bidezidorra

Korrestik La Tejera gaineraino

Ikusi gehiago