10 Senda Txarabitana eu - izkiparkea
Eduki publikatzailea
Txarabitana bidezidorra
Bidezidorraren deskribapena
Arluzetik El Rasoraino
Bidea Arluzean hasten da, Goiko Iturriaren parean. Eskuineko bidea hartu behar da, metro gutxi batzuetara, bide zabalago batekin lotu eta larre eta soroen artean gorantz joan behar da. El Mojón hesia zeharkatu ondoren, bidea gora doa ipuru, txilar eta larreen artean, Done Justiren magalerantz. Handik metro gutxira, bidea utzi eta ezkerrera hedatzen den zelaia zeharkatzen duen zidorretik jarrait behar da.
Berehala, ezkerrera El Cartero bidezidorrarekin lotzen den beste zidor bat uzten da. Hormatxoaren paralelo jarraitu eta pagadian sartuko gara. Metro batzuk aurrerago, eskuineko magalean, Aginaga dago, hagin handiak dauden tokia.
Bidezidorra Izkiko mendien gainetik zabaltzen da, ipuruz hornituriko larrediak dauden goi lautada batera. Las Señoritas haitzuloa gaindituta, Peñas de la Cruz haitzak ageri dira eskuinean. Hala, El Raso izeneko tokiraino heltzen da, horma zaharren hondakin eta pila handitan metatutako harriz beteta dagoela, eta han amaitzen da Txarabitana zidorra. Toki horretan, El Cartero zidorrarekin bat egiten du eta Apilaizerantz joan daiteke.
Ordezko bideak: Rekaskana izenez ezagutzen den lekuan, Marizurieta eta El Cartero bidezidorrekin lotzeko aukera dago. Bestalde, El Rason, El Cartero zidorrarekin lotu eta handik Arluzeara itzultzea badago.
DATUAK
Denbora
1h. 50 min.
Malda
294 m.
Distantzia
5,3 km.