Eduki publikatzailea

Senda Ullibarri - Izki

Uribarri bidezidorra

Bidezidorraren deskribapena

Korres ingurutik (Monasterioa) El Cura pagoraino

Bidezidorra Korresko herriaren hegoaldean hasten da, “Monasterio” deituriko aurkintzan, Peñas de San Martin haitzen azpian. Errepidea zeharkatu eta Izki ibaia gurutzatu behar, Artikuzubiako zubitik, bidexka batera heldu arte eta, han, ezkerrera jo behar da. Zeharkatu den errepidetik Harkaitzeko Amaren baseliza ikus daiteke, harkaitz malkartsu baten gainean, bai eta Mantxibio mendiaren hegoaldeko magala ere, eta horren azpian, Peña Roya. Bideak bira egiten du eskuinalderantz, eta Mendizorrotz mendia ezkerrean uzten du (urkidi interesgarria hazten den tokian), mendebalderantz. Aziendentzako itxitura zeharkatu eta bidetik jarraitu behar da, finka bat inguratuta, beste itxitura batera heldu arte. Izkiko ameztiaren atarira helduko gara, hau da, parke naturalaren elementu garrantzitsuenera eta Europako ametz basorik zabal eta onenetako batera. Bidea utzi eta zidor txiki batetik jo ondoren, Yermanda ibaia (Izkiren adarreko bat) gurutzatzen duen zubira helduko gara. Hortik aurrera, bide laburra dago helmugara heltzeko, hots, El Cura deritzon pagora. Heldu baino pixka bat lehenago, Izkiko mendietan barrena sartzen den Mandazainen bidezidorrarekin bat egin daiteke.  

Korres ingurutik (Monasterioa) El Cura pagoraino

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Denbora

Senda Ullibarri  50 min.

Malda

Senda Ullibarri 109 m.

Distantzia

Senda Ullibarri 4 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Bujanda bidezidorra

Korres eta Bujanda artean

Ikusi gehiago
Ruta cercana

San Roman bidezidorra

Korres eta Durruma Kanpezu artean

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Renabar bidezidorra

Durruma Kanpezutik Callejón-era, Bardilus inguruan

Ikusi gehiago