Eduki publikatzailea

Turismo familiar en Izki

Familiarentzako turismoa Izkiko parke naturalean

Etxeko txikienentzako planik egin nahi baduzu, parke naturalean baliabide ugari dituzu eskura.

Ondoko ideiak proposatzen dizkizugu:

  • Piknikgunea Korresko atsedenlekuan, zabu, askaldegi, barbakoa eta guzti.
  • Bisitatu parketxea eta ezagutu hobeto inguruko ondare natural eta kulturala. Eraikin osora sar daiteke jaioberrien kotxeekin eta pardelak aldatzeko guneak daude komunetan.

Ibilbideren bat egin nahi baduzu, ondoko proposamenak dituzu egokienak:

  • Haur txikiekin (6 urtera artekoekin) Bujanda zidorraren tarte bat egin daiteke , Aranbaltzako presaraino. 2 kilometroko ibilbide lineala da.
  • 6-7 urtetik gorako neska-mutilekin, 5,5 kilometroko ibilbide zirkularra egin daiteke, Antoñana eta Bujanda zidorrak lotuz.
  • Ibiltarientzat, Las Balsas izeneko ibilbide zirkularra, 7 kilometrokoa, aukera ona da.
  • Jaioberria kotxean ekarriz gero, onena Vasco-Navarro trenbidearen bidetik joatea da, Maeztutik, Atauritik edo Antoñanatik.

Familientzako jarduera ugari antolatzen ditugu urte osoan. Ezer galdu nahi ez baduzu... Harpidetu gure berripaperean!

 

turismo familiar Izki