Visita casa del parque eu - izkiparkea
Eduki publikatzailea
Ezagutu parketxea
Ezagutu parketxea
Izkiko parke naturalaren parketxea Korres herrian dago, hots, parkearen barruko biztanlegune bakarrean. Haraino iristeko bide nagusia Gasteiz eta Lizarra lotzen dituen A-132 errepidea da, Maezturaino joanda. Bertan, norabide seinale batek Korreseraino doan A-4124 errepidea adieraziko digu. Erraz-erraz igarriko dugu parketxearen eraikin modernoa; horren inguruan 16 auto uzteko aparkalekua dago.
Interpretazio erakusketa
Parketxean, interpretazio erakusketa bat du ikusgai jendeak, panel, argazki eta eskuztatu daitezkeen elementuetan oinarritua. Erakusketak ibilbide bat egiten du Izkin zehar, hango elementu natural garrantzitsuenetan barrena (geologia, ura, basoak …), baita bertako herrien historia, usadio eta ohituren barrena ere.
Proiekzio gelak 49 lagun hartzeko lekua dauka. Egun, parke naturalari eta haren kontserbazio ekintza nagusiei buruzko 20 minutu inguruko ikus-entzunezko bat ikus daiteke. EAEko bi hizkuntza ofizialetan ematen da. Bideoa ikusteko ez dago ordutegi finkorik, eta jendeak noiz ikusi nahi duen, orduan eskatzen du.
Esparruko arauak
- Natura guneko langileen jarraibideak bete behar dira uneoro, eta horrelako tokietara bisita egiteko gutxieneko kortesia arauak bete behar dira.
- Parketxearen barruan ezin da arineketan egin, oihu egin, jan eta edan.
- Ezin da ezer lurrera bota, ez barruan ez kanpoan. Horretarako, zaborrontziak eta edukiontziak daude.
- Debekatuta dago erretzea esparru guztian.
- Erakusketetako elementuak eta altzariak kontuz erabili behar dira, eta ezin daitezke lekuz aldatu.
- 8 urtetik beherakoak heldu batekin joan behar dira.
- Errespetatu gela bakoitzeko gehienezko lekuak.
JENDAURREKO ARRETA
Ordutegia
Neguan (urritik martxora):
- Asteartetik ostiralera, 9:00-15:00
- Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00-14:30 eta 15:30-17:30
Udan (apiriletik irailera):
- Asteartetik igandera, 10:00-14:30 eta 16:00-19:00