Eduki publikatzailea

Bisita gidatua: Mandazainen bidea

Oiongo mahastietatik Bermeoko porturaino, arrainaren eta ardoaren antzinako ibilbideak, Euskal Herria zeharkatzen zuen iparraldetik hegoaldera, historiaz eta paisaiaz betetako ibilbide batean. Bermeo, Ondarroa eta Lekeitioko portuetatik gurdizainak abiatzen ziren arrain freskoz edo gazituz zamatutako mandoekin, eta, itzulerako bidaian, gariz, gatzez, ozpinez eta ardoz betetako gurdiak kargatzen zituzten. Salgaien eta pertsonen joan-etorri horrek Izkiko Parke Naturala zeharkatzen du Apellanizetik Kintanaraino, harizti erraldoi batean barneratuz, non oraindik igartzen baitira iraganeko ahotsak, zintzarriak eta soinuak.

 

Bisita gidatu honek Izkiko mandazainen bidexkaren elementu etnografiko eta natural nagusiak erakutsiko dizkigu 10 kilometroko ibilbidean, Apellanizko jauregietatik Kintanako bentaraino.

 

 

* 16 urtetik beherakoekheldu batekin joan behar dute. Kasu horretan gazteak zein helduak izena eman beharko dute.

** Autobusa 10:00etan irtengo da Atariatik, eta 15:00etan bueltatuko da

 

Gidaritza: Guiartu

Data
Martxoak 15, larunbata
Ordutegia
10:00-15:00
Lekua
Ataria - Izkiko Parke Naturala

Hizkuntza
Gaztelaniaz
Nori zuzendua
12 urtetik gorakoentzat