Eduki publikatzailea

Bisita gidatua: Izkiko tobak

Arluzeako sarrera

“El Molino” erreka ertzetik ibilbidea, habitat oso espezifikoa eta erakargarria osatzen duten ur-jauzi tobazeoak eta erreka eta maldetatik zehar tartekatutako bestelako adibideak ikusiz. Ibilbidea Arluzeako herrian hasi eta “El Molino” errekaren bailarara abiatuko da, pagadi, erkamezti, ipuruak zeharkatuz balore ekologiko eta natural handiko tokiak osatzen dituzten jatorri tobazeodun ur-jauzien multzoan barneratu arte. 

 

Bisita gidatua Aingeru Soria (UPV-EHU) eta Maria José Amuchastegui (UNED) Geografia doktoreek eskainiko dute.

 

Data
2023/06/24
Ordutegia
9:30 – 13:30
Lekua
Arluzeako sarrera

Hizkuntza
Gaztelania