CAB info covid eu

Covid-19 gaixotasunari buruzko informazioa Izkiko parke naturalan

info covid19 izki eu

Bisitarientzako zentroak

info covid19 izki

Arabako parke naturaletako bisitarientzako zentroek ekainaren 2an zabalduko dituzte ateak, eta posta elektroniko bidez, telefono bidez edo bertaratuta jaso ahal izango da informazioa, honako ordutegi honetan:

  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara

 

Covid-19 gaixotasuna dela-eta osasun neurriak hartu behar direnez gero, hauek dira zentroak erabiltzek baldintzak:

  • Bisitariei banan-banan egingo zaie harrera eta, txanda iritsi bitartean, kanpoan itxaron beharko dute.
  • Eraikinean sartzeko derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.

 

Bisitariek aukera izango dute ibilbide gidatuak egiteko; horien eskaintza jardueren agendan egongo da ikusgai.

 

Aparkalekuak

Aparkalekuak irekita egongo dira eta herriguneetatik kanpo daudenak erabiltzea gomendatzen da, herritar zaurgarrienak kutsatzea eragozteko. Hauek dira aparkaleku horiek:

 

Herrietako jendea ez kutsatzeko, ahalegina egin beharko da herrien barruan ez aparkatzeko eta herrien inguruan dauden aparkalekuak erabiltzeko, betiere plaza kopurua errespetatuz.

 

Gehiegizko ibilgailu pilaketak  egonez gero, aparkalekurako sarbidea mugatu edo itxi ahal izango da.

 

Atsedenlekuak

Atsedenlekuak irekita egongo dira eta arau hauek bete beharko dira:

  • Kolunpio erabilera ekaniaren 22tik aurrera baimenduta egongo da. Pertsona bat/ 4 m2
  • Derrigorrezkoa da mahaien artean gizarte urruntzea izatea eta 30 pertsona baino gehiagoko talderik ez osatzea.
  • Mahaiak eta eserlekuak erabiliz gero, komenigarria da erabili aurretik eta ondoren desinfektatzea, etxetik ekarritako xaboia edo desinfektatzailea erabiliz. Komenigarria da, halaber, erabiltzaileek mahai zapia eta mahai tresna berrerabilgarriak ekartzea.
  • Ez dago baimenduta tresnak iturrietan edo ibaietan garbitzea.
  • Erabiltzaileek beren zaborra etxera eraman beharko dute.
  • Txakurrak lotuta egon behar dira denbora guztian.

 

 

 

Mendi Ibialdiak

Mendi ibilaldiak egin daitezke parke naturaleko ibilbideetan, gehienez ere 30 pertsonako taldeetan, eta COVID-19 gaixotasuna ez zabaltzeko eta ez kutsatzeko ezarritako neurriak bete beharko dira. Komenigarria da beti eskura izatea maskara bat eta gel desinfektatzailea. Mendiko bizikletan ere ibil daiteke, eta hobe da horretarako prestatutako pistak eta bideak (seinaleztatuta daude) erabiltzea. Parke naturaletan ezin da bizikletan 30 km/h baino abiadura azkarragoan ibili eta oinezkoek dute lehentasuna, ez txirrindulariek.

 

 

BETE ARAUAK. DENON ARTEAN GELDI DEZAKEGU

 

 

Esteka interesgarriak

Informazio kartela

COVID-19 informazio orokorra. Arabako Foru Aldundia.
COVID-19 berriari buruzko gardentasuna. Eusko Jaurlaritza.