Eduki publikatzailea

Aurrebista

Bike Birding

Vasco Navarro Bide berdearen Interpretazio Zentroa

Bisita gidatua bizikleta elektrikoan, Izkiko Parke Naturalaren ornitologia oparotasuna ezagutzeko.

 

Gidaritza: Natouring

 

Izena ematea: 945 41 05 02

Data
Uztailak 19, larunbata
Ordutegia
10:00 – 13:30
Lekua
Vasco Navarro Bide berdearen Interpretazio Zentroa
Udalerria
Antoñana

Hizkuntza
Gazteleraz
Nori zuzendua
14 urtetik gorakoak

Behaketa astronomikoa: Pertseida Izar-euria eta Saturno eta Jupiter planeten behaketa Izki Parke Naturalean

Izkiko Parke Naturala

Izki parke naturalera gerturatu zaitezen gonbidatzen zaitugu, urtero abuztuaren erdialdera zeruak eskaintzen digun ikuskizun natural honetaz gozatzera. Leku hau paregabea da pertseidak behatzeko eta gainera jarduera ortzimugaren ikuspegi ezin hobea duen eremu batean egingo da eta honek zorte apur batekin Saturno eta Jupiter behatzeko aukera emango digu.

 

Ekintza honetan, La otra mitad elkarte astronomikoko gidari espezializatuen eskutik, astronomiari buruz ikasteaz aparte, fenomeno hauen inguruko alderdi historiko, mitologiko eta bitxikeriak ezagutuko ditugu ere.

 

*Nahiz eta udan egon, gauak freskoak dira, beraz, gomendagarria da hotzetik babesteko arropa eramatea.

**Nahi duenak, prismatiko arruntak eraman ditzake, eta duenak, argitxo gorriren bat, sakeleko telefonoen eta linternen argiak ekiditeko.

Data
Abuztuak 14, osteguna
Ordutegia
22:00 – 01:30
Lekua
Izkiko Parke Naturala
Udalerria
Korres

Hizkuntza
Gazteleraz
Nori zuzendua
Publiko guztiak
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista

Ondoren, Izkiko natura eta herrietaz ikasteko eta gozatzeko aukera emango diguten ekintza eta ibilbide gidatuak aurkezten dizkizuegu.

 

Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta modu jasangarriago baten bizitzen ikasteko helburua dute.

Jarduerak eta ibilbide gidatuak

Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista
Aurrebista

Okil ertaina Izkiko hariztiaren biztanle bereziena da, dentsitate nabarmenekin: 25 banako/km2, hau da, Iberiar Penintsulako biztanleen % 30 inguru. Izkik garrantzi handia du espezie horren kontserbazioan, bai kuantitatiboki, bai Kantauri mendikateko eta Pirinioetako populazioen arteko lotura egiten duelako.

 

Okil ertaina, beraz, Izkiren sinbolo bat da eta sentsibilizazio jardunaldi tekniko eta dibulgatiboen bidez nabarmendu nahi dugu: "Okil ertainaren jaialdia". Aukera hori aprobetxatuko dugu ekoturismoa, birdinga eta tokiko produktua sustatzeko eta, oro har, parkearen ingurunearen dibulgazioa egiteko.

 

Izkik, gainera, Natura 2000 Sareko natura-turismoaren jasangarritasuna aitortzeko sistemaren ziurtagiria du. Gainera, hainbat turismo-enpresak ere bat egin dute sistema horrekin, eta horietako askok jarduera-agendan aktiboki parte hartzen dute. Asmoa ekoturismoa sustatzea da, Arabako Mendialdeko motor sozioekonomiko gisa eta Parke Naturala kontserbatzeko baliabide gisa.

 

Jaialdia martxoaren 20an eta 21ean hasiko da, okil ertainari buruzko dokumental baten estreinaldiarekin, eta apirilaren 5ean eta 6an jarraituko du, publiko guztientzako jarduera mordoarekin. Ezin duzu galdu!

 

Egitarau osoa
Aurrebista
1 nondik 1

OKIL ERTAINEKO
JAIALDIA

 

IKUSI JARDUERAK

JARDUEREN
AGENDA

 

IKUSI JARDUERAK