Áreas recreativas y Parkings del Parque Natural de Izki eu

Áreas recreativas y Parkings del Parque Natural de Izki

Izkiko parke naturaleko aisiaguneak eta aparkalekuak

Izkiko parke naturalak aisiagune bat, du, Korres herritik kilometro 1era dagoena. Egurrezko mahai eta eserlekuak ditu, baita ere zabuak, barbakoak, komunak, edateko ura, bizikleta aparkalekuak eta zabor bilketa. Aisiaguneko aparkalekuak 47 beribilentzako eta 10 autokarabanarentzako lekua du.

Hainbat aparkaleku daude parke naturalerako beste sarbide batzuetan:

- Korresko aparkalekua

- Apilaizko aparkalekua

- Vasco-Navarro trenbideko bide berdeko interpretazio zentroa eta Arabako Mendialdeko Turismoa.

- Izki-Golf

 

Áreas recreativas y Parkings del Parque Natural de Izki

 

Erabilera arauak:

  • Erabiltzaileek hondakinak banandu behar dituzte horretarako ipinita dauden edukiontziak egokiro erabiliz.
  • Ezin daiteke surik egin horretarako egokitutako lekuetan besterik. Uda aldian, sua egitea debekatuta dago eta barbakoak prezintaturik egongo dira.
  • Barbakoa guztiak erabilera erkidekoak dira eta bisitari guztiek dute haiek erabiltzeko eskubidea, heltzen diren hurrenkeraren arabera..
  • Ezin daiteke egurrik edo berezko elementurik erabili sua egiteko. Erabiltzaile bakoitzak bere egur ikatza erabili beharko du.
  • Aisiagune eta aterpeetan kokatutako mahai eta eserlekuek bizitza baliagarri mugatua dute. Hortaz, erabiltzaileek lagundu egin behar dute, haiek kontuz erabiliz.
  • Mahaiak ezin daitezke erreserbatu norbere gauzak bertan ipiniz. Mahaiak eta eserlekuak hutsik daudela iritziko da haiek okupatzen dituen inor ez badago.
  • Higiene zerbitzuak era egokian erabili behar dira, osasun eta garbitasun baldintzak mantentzeko. Instalazio horien erabilera desegokia, baita sortzen diren kalteak ere, haiek eragin dituen/dituzten pertsonaren/pertsonen erantzukizuna izango dira.
  • Debekaturik dago musika aparatuak erabiltzea.
  • Ura aurreztea aisiaguneen erabiltzaileen eginbeharra da. Erabiltzaile guztiak saiatu behar dira ur gehiegi ez gastatzeko.
  • Txakurrak loturik egon behar dira aisia esparru guztian
  • Ibilgailu pribatuak, horretarako prestatutako lekuetan utzi behar dira.
  • Debekatuta dago akanpatzea. Autokarabanek ezin dezakete ireki leiho zabukaririk, ez eta toldorik zabaldu, sorgailurik erabili edo kanpoan mahai eta aulkirik ipini ere.
  • Debekatuta dago prestaturik ez dauden lekuetan aparkatzea. Lekuen edukiera errespetatu behar da.

Aisigunea