Eduki publikatzailea

Barrancos de Izki

Izkiko amildegiak

Antoñanako begiratokia

Antoñanako begiratokia deritzon ibilbidea Izkiko parke naturalaren barruan dago. Ibilbidearen abiapuntua Korres herria dugu, Arraia-Maeztu udalerrian.

Korres herria, hau da, ibilbidea hasten deneko tokia, Izkiko parke naturalaren barruko biztanlegune bakarra da. Herria XIII. mendean sortu zen eta, horregatik, Erdi Aroko egitura jakina dauka (harresien eta gazteluaren zatiek iraun dute gaurdaino). Korres herritik bertatik, Izkiko paisaia ederrenetakoaz goza dezakegu, Korresko amildegiaz hain zuzen ere, eta arro horretan aterpe hartuko dugu abiapunturainoko itzuleran.

BALIO ORNITOLOGIKOAK

Ibilbide horretako tokirik nabarmenenak ditugu, alde batetik, Antoñanako begiratokia eta horren inguruak; bertatik, Korresko amildegia ikus daiteke. Leku horretan, erraz ikusteko moduko hegazti habiagileak aurkituko ditugu uda garaian, hala nola belatz handia edo haitz enara. Begiratokitik, ordea, arrano txikiak, sai zuriak, miru gorriak edo arrano sugezaleak ikus ditzakegu. Beste aldetik, Korres herrira Bujanda zidorretik itzultzeak interes ornitologiko handia dauka, ameztian bizi diren hegaztiak eta, Izki ibaia hurbil dagoenez, ibaiertzeko hegaztiak ere usu aurki ditzakegulako. Eremu horretan, kuku arruntak, txepetxak, baso txinboak, txio lepazuriak edo kaskabeltz txikiak ikus ditzakegu aise espezie habiagileen artean. Aurrekoez gain, uda garaian, okil berdeak, txio horiak edo txio iberiarrak ikus ditzakegu. Paseko hegaztietan eta negu pasan, tarinak ikus daitezke.

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

  2h. 20 min.

Malda

  275 m.

Distantzia

  5,48 km

Informazio gehiago

Ruta cercana

Ameztiaren ibilbidea

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Las Balsas

Ikusi gehiago