Eduki publikatzailea

Travesia del Marojal

Ameztiaren ibilbidea

San Roman-Renabar-Uribarri

Korres herria Izkiko parke naturalaren barruko biztanlegune bakarra da. Herria XIII. mendean sortu zen eta, horregatik, Erdi Aroko egitura jakina dauka (harresien eta gazteluaren zatiek iraun dute gaurdaino). Korres herritik hurbil dagoen atsedenlekuak zerbitzu ugari eskaintzen ditu bisitariek erabil ditzaten, besteak beste: komunak, mahaiak, zabuak, barbakoak, aisialdi gunea…

BALIO ORNITOLOGIKOAK

Ibilbidearen barruko basoan, hegazti habiagile ugari aurki daitezke. Horien artean, 6 pizido espezie aise ikus daitezke: lepitzuli euroasiarra, okil berdea, okil beltza, okil txikia, okil handia eta naturagunean ugariena dena, hots, okil ertaina. Basoko beste hegazti habiagile ohiko batzuk ondokoak ditugu: hegatxabal arrunta, uda txirta, tuntun arrunta, txinbo kaskabeltza, baso txinboa, txio lepazuria, txio iberiarra, erregetxo bekainzuria, gailupa, berdantza horia, hesi berdantza edo gari berdantza.

Uda sasoian, berriz, aipagarriak dira zuhaitzen zeruaren gainetik ikus ditzakegunak, hala nola liztorjale europarra.

Neguan, pagausoa, garraztarroa eta birigarro txikia ikus daitezke; urte batzuetan, mokolodi arrunta oso ohikoa da.

Harkaiztegietan, batez ere, Peña del Santo eta Muela mendietan, sai arreen, haitz enaren eta belatxinga moko gorrien kolonia iraunkorrak bizi dira. Aurrekoak baino kopuru txikiagoan bada ere, sai zuriak, belatz handiak, erroi handiak eta malkar sorbeltzak ere erraz ikus daitezke. 

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Denbora

  4h. 50 min.

Malda

  525 m.

Distantzia

  14 km.

Informazio gehiago

Ruta cercana

Izkiko amildegiak

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Las Balsas

Ikusi gehiago