Eduki publikatzailea

Agin bidezidorra

Agin bidezidorra

Bidezidorraren deskribapena

Korrestik Dehesaraino

Goiko iturria gaindituta, Korresen, heskai eta soroen artean doan ezkerreko lehenengo bidea hartu behar da. Gorago, ur biltegi baten ondoan, Camino Ancho deritzona utzi eta eskuineko mendixkatik igotzen da. Metro gutxi aurrerago, bide bat lotzen zaio ezkerretik eta geroago beste bi eskuinetik, bidegurutze bateraino heldu arte. Bidegurutzean, zuzen jarraitu behar da, itxitura bat igaro ondoren. 100 bat metro harantzago, zidorretik irten eta ezkerreko bidea hartzen da.

Zenbat eta gorago, bidea gero eta lur garbiagotik doa, pago, ipuru eta ezpelak sakabanatuta ageri diren larre harritsuari bide emanda. Behatoki natural bikaina den Avellanedo mendixkara heltzen da. Handik, jaisten hasi behar da, Soilaren ekialdeko magaletik Dehesaraino, zidor piko eta estu batetik, eta zuhaitz bitxi izendatuta dauden ezki handien ondotik igarotzen da.

Aurrerago, legar hobi baten erdian, ehun urtetik gorako hagina dago. Bidezidorrak aurrera segitzen du, legar hobien artetik, eta harmaila handi batzuen bidez, pago multzo txiki baten ondoan, desnibel handia gainditzen da. Geroago, pago dotore baten ondoan, bidegurutze batetik igaro eta jaisten segitzen da Antoñana bidezidorrarekin bat egin arte.

Ordezko bideak: Avellanedo mendixkatik, ebakigunearen ertzetik jarraitu daiteke Soila mendiaren gailurreraino heldu arte.

Senda El Agin

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Denbora

  1h. 25 min.

Malda

  257 m.

Distantzia

  3,0 km.

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Larrabila bidezidorra

Korrestik La Tejera gaineraino

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Antoñana bidezidorra

Korrestik Antoñanara

Ikusi gehiago