Eduki publikatzailea

Senda Los Molinos

Los Molinos bidezidorra

Bidezidorraren deskribapena

Urartetik Markizera

Urarteko hiribildutik abiatuta, eskuineko bidea hartuko dugu, egun aurri egoeran dagoen XVI. mendeko santutxo monumental baten ondoan. Bidexka asfaltatu batetik jarraitu behar da, eta abeltzaintzako ustiategi baten ondotik igarota, ibairaino jaisten da, Markiz ibaiaren El Puente izeneko aurkintzan. Horrela,  bitxia bada ere, Markizko lurretan dagoen Urarteko errotaraino heltzen da. Bertan, errotoreak mugitzen zuen eta, aldi berean, errotarriak mugiarazten zituen ura pilatzeko antepara antzeman daiteke.

Bidea zidor bihurtzen da, eta erriberako landaredian barneratzen da, Markizko lehengo errota erdi ezkutuan gorderik. Makal, haltz, sahats, urkidi eta ezpelez osaturiko landaredi hostotsuak eta haitz bakanak ikusten dira zidorrean, amildegia zabaldu eta labore soroak berriro agertzen diren arte.

Ikus daitezkeen hegaztien artean, ur zozoa, hesi berdantza, buztanikarak eta martin arrantzalearen irudi urdin iheskorra dira aipagarrienak. Bidezidorrak ibaiarekiko paralelo jarraitzen du, Markiz hiriaren erdi-erdiraino.

Ordezko bideak: ibilbide zirkularra egiteko aukera dago, Markiz ibaiaren zubian, Botondela bidezidorrarekin bat eginez.

DATUAK

Zailtasun txikia
Denbora

  45 min.

Malda

  108 m.

Distantzia

  2,9 km

Beste bidezidor batzuk

Ruta cercana

Botondela bidezidorra

Markiztik Molino ibaiaren zubiraino

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Txarabitana bidezidorra

Arluzetik El Rasoraino

Ikusi gehiago