Araudia - izkiparkea
CAB normativa PV izki
Araudia
Normativa PN Izki eu
Martxoaren 1eko 33/2016 Dekretua dela bide, Kontserbazio Bereziko Eremu eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatu zen Izki (ES2110019), eta naturagune babestua zaintzeko neurriak onartu ziren.
Izki deritzogun eremu hori parke natural izendatu zuten martxoaren 31ko 65/1998 Dekretuaren bidez, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) onetsi zuen martxoaren 31ko 64/1998 Dekretua onartu ondotik. Geroago, urriaren 10eko 200/2000 Dekretuaren bidez, Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko I. Plana onartu zen.
Natura 2000 Sarea osatzen duten naturagune babestuei dagokienez, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, 22.5 artikuluan, ondokoa ezartzen du: “Lurralde historikoetako foru-organoek kudeaketa-jarraibideak onartuko dituzte, kontserbazio-helburuak oinarri hartuta, honako hauek jasoko dituztenak: eremuak kontserbazio-egoera egokian mantentzeko neurri egokiak, habitat naturalak eta espezieen habitatak hondatzea ekiditeko neurri egokiak eta inguru horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak ekiditeko neurriak”.
Artikulu horretan ezarritakoa betetzeko, Izki (ES2110019) KBE-HBBEren Artezpideak eta Kudeaketa Neurriak eman ziren. Neurri horiek KBE-HBBE izendatzeko dekretuaren II. eranskinean jasotako kontserbazio helburuei erantzuten diete. Eranskinak ondoko izenburua dauka: “Informazio ekologiko, helburu eta arauen agiria Izki (ES2110019) KBE-HBBE kontserbatzeko eta horren jarraipena egiteko”, eta bertako edukiak arestian aipaturiko II. eranskinean identifikatu diren kudeaketa elementu giltzarrien arabera egituratzen dira.
-
Araudi orokorra
- 1/2014 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duena
- KONTSEILUAREN 1992ko 92/43/EEE zuzentaraua, maiatzaren 21ekoa, natura habitatak eta basoko fauna eta flora babestekoa
- EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2009/147/EE ZUZENTARAUA, 2009ko azaroaren 30ekoa, hegazti basatien kontserbazioari buruzkoa
-
Naturagunearen araudia
- 64/1998 Dekretua, martxoaren 31koa, Izkiko Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) onartzen duena.
- 65/1998 Dekretua, martxoaren 31koa, Izkiko eremua parke natural izendatzen duena.
- 33/2016 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, Izki (ES2110019) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatu eta kontserbazio neurriak ematen dituena.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 438/2017 ERABAKIA, uztailaren 18koa, parke naturalaren kontserbazio bereziko eremua (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuaren (HBBE) Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II. Plana, artezpideak eta kudeaketa jarduketak behin betiko onartzen dituena.
- Diputatuen Kontseiluaren 30/2009 FORU DEKRETUA, martxoaren 31koa, Izkiko parke naturalaren barruko bide eta mendibideetan motordun ibilgailuz zirkulatzeko baimenen arau erregulatzaileak onartzen dituena.
- 177/2020 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Arabako naturagune babestuetan ibilgailuak aparkatzeko arauak eta mugak ezartzekoa, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko.