cab - senderismo eu

Mendi ibilaldiak

Sendas intro eus

Izki 1998. urtean izendatu zuten parke natural; 9.473 hektareako azalera dauka, askotariko paisaiak aurki daitezke bertan eta hamaika altxor natural eta kultural gorderik dauzka. Hamabost ibilbide edo bidezidorren sareak aukera ematen dio ibiltariari parke natural honetako txokorik ederrenak aurkitzeko, landareak eta animaliak ikusteko eta, horrez gainera, lurralde honetan bizi diren eta bizi izan ziren gizakien ohituren eta kulturaren berri jakiteko.

 

Norberaren gustuaren arabera, bidezidor errazak edo zailxeagoak hauta daitezke.  Ibilaldi luzeak nahiz laburrak daude. Bide horiek guztiek interes guneetara gidatuko dute bisitaria. Hainbat ibilbidek antzinako bideak baliatzen dituzte −Sarrondo edo Antoñanako bidezidorrak− eta elkarren artean lotzen dituzte naturagune honetako herri ederrak: Korres, Antoñana, Bujanda, Maeztu... Bidezidor batzuk amezti zabalean barrena doaz −Uribarri, Renabar, El Paseo, Larrabila…−. Mandazainen bidezidorra nabarmentzekoa da, basoa zeharkatzen baitu Apilaiztik Kintaraino, ehunka urte dituen bide batetik zehar.

 

Isilik ibiliz gero, ameztien gerizpean, okil ertainaren kantua entzungo dugu edo, zorte apur batez, basurde sendo eta arinen bat ikusiko dugu. Kareharrizko harkaiztegi handiak –Soila, Muela, Kapildui...– ikus daitezke ibilbide horietako askotan. Agin eta El Cartero bidezidorretatik joanez gero, bisitaria zuhaitz izugarrietaraino iritsiko da. ezkiak, haginak, gaztainondoak... guztiak ere gizakien mendeetako historiaren lekuko ditugu, parkean bertan eta inguruetan dauden monumentuetan islatuta: koba artifizialak, monolitoak, gazteluen aurriak, zubiak, errotak… Guztiak ere esku-eskura ditugu hainbat bidezidorretatik: San Roman, Marizurieta, Bujanda, Botondela, Los Molinos, Txarabitana... Horrela, baso eta mendietatik ibilita, ibai-erreken ondoan eta arroken artean, erraz ulertuko dugu zergatik den Izki gaur egun naturagune babestua. Era berean, errazago ulertzen da denon betebeharra dela altxor hori zaintzea, geroko belaunaldiek ere hango bideetatik ibiltzean inguruko baso askotarikoez eta, azken batean, ondasun natural guztiez gozatzen jarraitu ahal dezaten.

 

 

Bidezidorren sarea (GPX)   |  Bidezidorren sarea (KMZ)

 

 

DESKARGATU ZIDORREN LIBURUXKA OSOA

Eduki publikatzailea

Senda Bujanda - Izki Zailtasun txikia

Bujanda bidezidorra

Korres eta Bujanda artean

Ikusi gehiago
San Roman bidezidorra Zailtasun ertain txikia

San Roman bidezidorra

Korres eta Durruma Kanpezu artean

Ikusi gehiago
Senda Ullibarri - Izki Zailtasun ertain txikia

Uribarri bidezidorra

Korres ingurutik (Monasterioa) El Cura pagoraino

Ikusi gehiago
Renabar - Izki Zailtasun txikia

Renabar bidezidorra

Durruma Kanpezutik Callejón-era, Bardilus inguruan

Ikusi gehiago
Senda Los Arrieros Zailtasun txikia

Mandazainen bidezidorra

Kintatik Apilaizera

Ikusi gehiago
Senda El Paseo Zailtasun txikia

El Paseo bidezidorra

Urturitik Bentara (Kinta)

Ikusi gehiago
Marizurieta bidezidorra Zailtasun txikia

Marizurieta bidezidorra

Marizurieta bidezidorra

Ikusi gehiago
Senda Botondela Zailtasun ertain txikia

Botondela bidezidorra

Markiztik Molino ibaiaren zubiraino

Ikusi gehiago
Senda Los Molinos Zailtasun txikia

Los Molinos bidezidorra

Urartetik Markizera

Ikusi gehiago
Senda Txarabitana Zailtasun txikia

Txarabitana bidezidorra

Arluzetik El Rasoraino

Ikusi gehiago
Senda El Cartero Zailtasun ertain handia

El Cartero bidezidorra

Apilaiztik Arluzeara

Ikusi gehiago
Sarrondo bidezidorra Zailtasun txikia

Sarrondo bidezidorra

Maeztutik Apilaizera

Ikusi gehiago
Larrabila bidezidorra Zailtasun txikia

Larrabila bidezidorra

Korrestik La Tejera gaineraino

Ikusi gehiago
Agin bidezidorra Zailtasun ertain handia

Agin bidezidorra

Korrestik Dehesaraino

Ikusi gehiago
Antoñana bidezidorra Zailtasun txikia

Antoñana bidezidorra

Korrestik Antoñanara

Ikusi gehiago

CAB - Otros itinerarios eu

Beste ibilbide batzuk

Eduki publikatzailea

Ibilbide autogidatuak

Ibilbide autogidatuak

Ikusi gehiago
Recorrido montañero de Izki. PR-A-80 Zailtasun ertain handia

Izkiko mendi ibilbidea

PR-A-80

Ikusi gehiago
Izkiko familia bidezidorra Zailtasun txikia

Izkiko familia bidezidorra

SL-A-80

Ikusi gehiago