Astronomia eu

Astronomía

Astronomia

Deskribapena

Izkiko parke naturalean, parketxearen ondoan, astronomia behatokia dago. Izkiko astronomia behatokia 2017ko irailaren 30ean inauguratu zen; La Otra Mitad elkarteak egin zuen proiektua, Arabako Foru Aldundiak eta Arraia-maeztuko Udalak finantzatu eta hiru erakundeek kudeatzen dute gaur egun.

Proiektuaren abiapuntua parke naturalaren definizioari berari datxezkio, halakoak giza ustiaketak edo okupazioak nabarmen eraldatu ez dituen eremuak direlako eta, gainera, bereizgarriak dira bertako paisaien edertasunagatik, ekosistemen garrantziagatik, floraren edo egitura geomorfologikoen berezitasunagatik Horregatik guztiagatik, eremu horietako baliabide naturalen arrazoizko aprobetxamendua eta erabilera publikoa zaintzarekin edo balio ekologiko, estetiko eta hezkuntzakoekin bateragarri bihurtzeko xedez, beharrezkoa da botere publikoen lehentasunezko esku hartzea.     Hain zuzen ere, eraldaketa txikia daukan eremu honek argi kutsadura motela dauka eta, beraz, gaueko paisaia bikainaz goza daiteke bertan.  Basafaunaren ehuneko handiak gaueko ohiturak dauzka eta, hortaz, ahalik eta argi kutsadurarik motelena egon dadin bultzatzen duten politikek eragingarriro lagun dezakete naturagune honen balio naturalak jagoten.

Behatokiak iparraldeko eta hegoaldeko moduluak dauzka eta ikerkuntzan nahiz lan zientifikoetan erabiltzen da. Hegoaldeko moduluak laguntza eskaintzen du eta argazki erregistro ez-zientifikoak egiten ditu. Zientzia jarduera eta zabalkunde eskutik lotuta doaz behatokian eta, urtean zehar, hainbat jarduera astronomiko antolatzen dira.

Argibide gehiago

astronomia en Izki
astronomia en Izki
astronomia en Izki
astronomia en Izki