Parke naturalaren kudeaketa - izkiparkea
CAB Gestión del PN Izki eu
Izkiko parke naturalaren kudeaketa
Gestion parque Natural
Arabako Foru Aldundiaren eskumena da Arabako lurraldeko naturagune babestuak kudeatzea, hain zuzen ere, Ingurumen eta Hirigintza Saileko Natura Ondarearen Zerbitzuaren bidez. Zerbitzu horrek organo kudeatzailearena egiten du eta ondoko eginkizunak dauzka:
- a) Urtero-urtero, aurrekontua eta kudeaketa programa prestatzea.
- b) Zerbitzu berekietatik datozen funtsak eta kanpotik jasotzen direnbaliabideak administratzea.
- c) Naturagune babestuen esparruan, Natura Baliabideak Antolatzeko Planak halako eremuak babesteko ezarritako arauak edo, ahal badagokio, naturagune izendatzeko arauan ezarritakoak betetzen direla jagotea eta horren ildoko txostenak egin eta baimen egokiak ematea.
- d) Apirilaren 15eko 1/2014 LEGEGINTZAKO DEKRETUAK xedatzen duen zigor eskumena egikaritzea. Parke naturaletan, berezko organo aholkulari eta laguntzailea da, Patronatua deiturikoa, parke naturalaren organo kudeatzaileari atxikitakoa.
Patronatuaren eginkizunak ondokoak dira:
- a) Naturagune babestuaren alde egokitzat jotzen dituen kudeaketak sustatzea eta egitea.
- b) Naturagunean ezarritako arauak betetzen direla jagotea.
- c) Erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planen proiektuak eta horien berrikuspenak onartzea.
- d) Urteko kudeaketa programak onartzea.
- e) Aurrekontua eta inbertsio eta jarduketen urteko programa onartzea.
- f) Zuzendari-kontserbatzaileak prestatutako urteko jardueren eta emaitzen oroitza txostenak onartzea eta disfuntzioak zuzendu edo kudeaketa hobetzeko neurriak proposatzea.
- g) Parke naturalaren eragin sozioekonomiko eremuetan gauzatu behar diren konpentsazio proiektuen berri ematea.
- h) Parke naturalak kontserbatu, hobetu eta ezagutzera emateko eta eremuko ekonomia eta gizartea garatzeko neurri egokiak proposatzea.
- i) Parke natrualaren balioak ikertu, zabaldu eta gozatzeko jarduketak proposatu eta sustatzea. Patronatuaren osaera parke natural izendatzeko dekretuan garatzen da.
Agiriak:
2022ko jardueren eta emaitzen txostena2021eko jardueren eta emaitzen txostena2020ko jardueren eta emaitzen txostena2019ko jardueren eta emaitzen txostena2018ko jardueren eta emaitzen txostena 2017ko jardueren eta emaitzen txostena 2016ko jardueren eta emaitzen txostena 2015eko jardueren eta emaitzen txostena